Mendiaz gozatzera, denok elkarrekin

Samiño gaina

Abenduak 23, igandea. Goizeko 08:30ean, Liburutegi aurrean jarri dute hitzordua Anaitasuna Mendi Bazkunako lagunek. Eguraldi zoragarria lagun, jendetza batu da, 80 lagun inguru, mendi irteeran parte hartzera; lau urtekoak gazteenak, 60 urtetik gorakoak helduenak. Denak elkarrekin, Oinatzetik Martitterainoko bidea egiteko, prest. Hamaiketakoak bizkarrean eta makilak eskuetan, autobusean umoretsu sartu dira denak. Oinatzeko gainean jaitsi dira autobusetik, eta tipi-tapa, tipi-tapa  Samiño gaina noiz harrapatuko abiatu dira. Sasoiko iritsi dira tontorrera. Ohiko familia-argazkia atera, eta ondo merezitako otordua egitera, tertulia atseginean. Umeek, gurasoek eta aiton-amonek, elkarrekin, mendiaz gozatzeko eta gure inguruek eskaintzen diguten aberastasunaz jabetzeko aukera eskaini digute, beste behin, Anaitasunako lagunek. Eskerrik asko gurasoon izenean!.

Mikel Zengotita guraso eta argazkilariak dotore jaso zituen ibilaldiko hainbat momentu eder. Horra, argazki bilduma labur bat:

Kategoria: Eskolaz kanpokoak Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude