Xabier Muniberen eraikin berria egitea baimendu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako eraikin berria egiteko baimena eman du aste honetan.  Astearteko Gobernu Kontseiluak onartu zuen eraikin berria egitea, 7,6 milioi euroko aurrekontua onartuta.

Bi-hiru asteren buruan EAEko Boletin Ofizialean publikatu omen da erabakia. Hortik abiatuta, esleipenerako prozesua jarriko da martxan.  Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 2014ko erdialdera hasiko dira lanak; gutxi gorahera, 18 hilabete iraungo dute lanek, eta beraz, aurreikuspenen arabera, 2015eko Gabonetarako eraikita beharko luke.

Eraikin  berriaren alde lanean ari den batzordearen balorazioa argituratuko dugu datozen egunotan atari honetan.

 

 

 

Kategoria: Eraikin Berriaren Aldeko Batzordea Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude