Hilabetekako artxiboa: azaroa 2013

Sare sozialetan pribatasunaren garrantzia

Tuenti sare sozialak, hiru heziketa gida aurkeztu ditu erabiltzaile, guraso eta hezitzailentzako. Tuenti berria era egokian erabiltzeko jarraibideak agertzen dira bertan, ahalik eta ondoen pertsonaren pribazitatea eta seguratasuna zaintzeko eta gordetzeko. Materiala erabilerraza da, publiko ezberdinei egokitua.

Kategoriak Sare sozialak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Ikastaroa eskola kiroleko begiraleei

Real Sociedad Futbol Taldeak Gipuzkoako eskualdetako eskola kirolarekiko prestutasuna adierazi nahi izan du, haur eta gazteen prestakuntza hobetzeko asmoz. Lan horretan, Real Sociedad Fundazioak hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero, eta horietako batez gozatzeko aukera izan genuen Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ikaskirol | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Igandeko mendi irteera

Igande honetan, azaroaren 17a,  ohi den bezala Guraso Elkartetik, Anaitasuna Mendi Bazkuna Elkartearekin batera, mendi ibilaldia prestatu dugu, Etumeta-Gazune- Trintxera. Honi buruzko informazio guzia oharrean duzue. Ondo pasa familia eta lagun artean!!!.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Elkarguneko areto handia zabalduko dute larunbatetan, haurrentzat

Badator negua eta eguraldi kaxkarra ugaritzen hasiko da hemendik aurrera. Horretaz jabetuta, eta hainbat herritarrek adierazitako beharrari erantzunez, haurrentzako gune estali bat irekitzea erabaki du Udalak: hemendik aurrera eta azaroaren 2an hasita, Elkarguneko gela nagusia zabalik egongo da larunbatero, 16:00etatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun