Elkarguneko areto handia zabalduko dute larunbatetan, haurrentzat

Badator negua eta eguraldi kaxkarra ugaritzen hasiko da hemendik aurrera. Horretaz jabetuta, eta hainbat herritarrek adierazitako beharrari erantzunez, haurrentzako gune estali bat irekitzea erabaki du Udalak: hemendik aurrera eta azaroaren 2an hasita, Elkarguneko gela nagusia zabalik egongo da larunbatero, 16:00etatik 19:30era. 8 urte bitarteko haurrentzako gunea izango da. Jolastoki estalia izango da, baina pixka bat haratago ere joan nahi du Udalak: herriko familia ezberdinak elkar ezagutzeko moduko gunea izan nahi du eta horrekin batera, gurasoen partehartzea, inplikazioa eta ahalmena sustatuko duen tokia.

Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egoteko gero eta denbora gutxiago dutela jabetuta, familia osoak gozatzeko moduko aisialdi gunea sortu nahi da, familiek eurek sustatutakoa eta gurasoek eurek kudeatutakoa. Gune horretako erabiltzaileek erabakiko lukete zer eskaini, nola eta zein helbururekin. Horregatik, familia bakoitzak bere jostailuak eramatera animatzen ditu udalak, eta jolasak ere han planteatzea.
Tokia irekita, giroa sortzea da orain erronka. Dagoeneko familia batzuekin hitz egin du Udalak eta ilusioz hartu dute proiektua. Bertaratu eta familiaz, jolasez eta giroaz gozatzera gonbidatuta zaudete guztiak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude