Hilabetekako artxiboa: abendua 2013

Guraso, ikasle eta irakasleak, gabon eskean

 Ate joka ditugu Gabonak, eta urtero bezala,  gure Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak gabon eskean aterako gara kalera. Jada, hasi gara prestaketa lanetan.  Abenduaren 17rako eta 19rako deitu ditugu entseguak,  eztarriak fintzeko eta kantuak prestatzeko. DBHko lehen maileko ikasleek eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Hirukurutzetan goiza pasa

Abenduaren 15ean, igandean, goizean mendi ibilaldia izan zen, guraso eta haurrak elkarrekin ekintza garatu zuten. Goizeko 9:00etan elkartu ziren  liburutegian eta Hirukurutzetaruntz abiatu ziren. Eguraldi aparta izan zuten, elkarrekin berriketan goraino joan zirela. Hurrengo irteera urtarrilan izango da. Bitartean, ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak | Etiketak , , , , | Erantzun

Hirugarren mendi buelta

Hemen gatoz berriro mendi buelta berri batekin. Oraingo honetan Azkarate – Hirukurutzeta – Gorla ibilaldia antolatu dugu Anaitasuna Mendi Bazkuna elkartearekin batera. Ekintza abenduaren 15ean izango da, igandean, eta eguardirako bueltan izango gara. Interesatuta zaudetenok ostirala eguardia baino lehen 2€ko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak | Erantzun

Saskibaloiko finalak, abenduaren 28an Azpeitiko Kiroldegian

Saskibaloiko Eskolarteko Txapelketa 2014 azken txanpan sartu da. Azken jardunaldiaren faltan, jada finalerako data eta lekua ezarrita daude: abenduaren 28an Azpeitiko Kiroldegian da hitzordua.  Datorren larunbatean, abenduak 14, finalerdiak jokatuko dira eta partida horietan erabakiko da finala zein taldek jokatuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ikaskirol | Etiketak , , , , , , | Erantzun