Guraso, ikasle eta irakasleak, gabon eskean

Duela bi urte gabon eskean atera zen taldea

Duela bi urte gabon eskean atera zen taldea

 Ate joka ditugu Gabonak, eta urtero bezala,  gure Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak gabon eskean aterako gara kalera. Jada, hasi gara prestaketa lanetan.  Abenduaren 17rako eta 19rako deitu ditugu entseguak,  eztarriak fintzeko eta kantuak prestatzeko. DBHko lehen maileko ikasleek eta horien gurasoek hartzen dute parte gabon eskean, Guraso Elkarteko kideekin batera

Lehendabizi,  Guraso Elkarteko kideek prestatuko hamarretakoa jan, barruak pixkat berotzeko, eta ondoren, trikiti doinuen laguntzarekin, kalez kale, herriko bazter guztiak kantuz alaituko ditugu. Aurten, gainera, OLENTZERO goitik behera berrituta, dotore dotore jantzita, aterako dugu kalera.  Eskean bildutako dirua ikasleen ikasturte amaierako ibilaldira bideratuko da. Baina, nola ez, ekimen honek badu beste helburu garrantzitsu bat: gure kulturaren transmisioa. Beraz, guraso guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Abenduaren 24an goizeko 09:00etan elkartuko gara Ikastola aurrean.

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude