Azkoititik Arratera, giro bikainean!

Igandean, urtarrilaren 12an,  egin zen aurtengo ikasturteko laugarren mendi irteera. Eguraldia lagun, 80 lagunetik gora elkartu ginen. Bi pisuko autobusa beteta, alajaina! Eibarko Ixua izan zen oinezko lanari ekiteko abiapuntua. Usartza merenderotik gora, Akondia (Arrikurutz), Garagoitxi eta Kalamua mendi tontorrak igo genituen. Dezenteko haizea zebilen, batipat azken gailurrean, baina Kalamuako parlamentuan aurkitu genuen hamaiketakoa egiteko babesa. Indarrak berrituta, Azketatik behera, Arratera jeitsi ginen. Han genuen zain herrira itzultzeko autobusa.  Eskerrik asko, beste behin, Anaitasuna Mendi Bazkunako lagunei.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude