‘Autoritarismoa vs permisibitatea’ hitzaldi-zikloa

Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta hezitzailea. Argazkia: mauka.eu

Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak antolatuta, ‘Autoritasimoa VS Permisibitatea.Nola jarri mugak zigorrik eta   mehatxurik gabe?’ izenburupean, hitzaldi-zikloa eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoakHaur Hezkuntzako gurasoei zuzendutako saioak izango dira, baina gainerako mailatako gurasoek parte hartu nahi izatera,  aukera izango dute hitzaldietara joateko (leku arazorik ez baldin badago) . Otsailaren 26an, martxoaren 5ean eta martxoaren 12an izango dira hitzaldiak, 15:15etik 16:45era, Elkarguneko Oteiza aretoan. Ikastolako idazkaritzan eman behar da izena, otsailak 21a baino lehen.

Denera, hiru hitzaldi izango dira, eta ondorengo gaiak jorratuko dira:

GIDOIA

 AUTORITARISMOA VS PERMISIBITATEA. Nola jarri mugak zigorrik eta   mehatxurik gabe?

 

 

1)      Haurraren autonomia, erakutsi edo ikasi? Gure seme-alabak eta ikasleak autonomoak, independienteak eta arduratsuak nahi ditugu eta hori bultzatu nahian jartzen dugu gure ahalegin guztia. Jaio orduko haurrak egingo dituen ikasketak, aurrerapauso eta konkista guztiak egutegiaren menpe ditugu: 6 hilabetekin eseri eta janariak jaten hasi, urte batekin oinez ikasi, 2 urtekin pardela kendu, 5-6 urtekin irakurtzen eta idazten… Egutegiari jarraitu ordez ze seinaleri erreperatu diezaiokegu bere autonomia segurtasunetik eta konfidantzatik eraiki dezan?, eta helduon zein jarrerek lagundu dezakete?

 

2)      Mugak haurtzaroan:  Maiz entzuten dugu haurrak mugak behar dituztela, baina orain arte orokorrean ezagutu dugun ereduak autoritarismotik (nik esaten dudalako eta punto!) permisibitaterakoa izan dira (haurrak nahi duena egitea). Aztertu dezagun nirea eta haurrarena kontutan hartuko duen modua eta horretarako hausnarketa bat egiteko gonbidapena dugu mugen zentzua aztertuz: beharrezkoak badira, zein,  noiz eta nola argituz eta araua betetzen ez duen haurraren atzean zer dagoen ikusiz.

3)      Nola sahiestu  eguneroko gatazkak zigor, mehatxu eta xantaiarik gabe: Heldu eta haurren eguneroko harremanean gatazkak ezinbestekoak dira; aldi berean , gatazkak gutxitu edo daudenak nola kudeatu aztertu dezakegu. Haurrak duen jarreraren aurrean ikas dezan, ondorio bat ezarri nahi zaio, eta, sarritan, zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duten eragina aztertu ondoren, proposamen desberdinak ikusiko dira.

 

Kategoria: Orokorra, Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude