Parte-hartze handia, Nerea Mendizabalen hitzaldietan

mendizabal_nerea‘Nola jarri mugak, zigorrik eta mehatxurik gabe’ izenburupean, hiru hitzaldi eskaini ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak, Elkarguneko Oteiza aretoan, otsailean eta martxoan. Udaberri -Indarlan Guraso Elkarteak antolatu ditu hitzaldiok, eta gurasoen erantzuna paregabea izan da. 50 guraso inguru batu dira hitzaldietan, eta euren seme-alaben zaintzaren eta heziketaren inguruko kezkak partekatu dituzte. Komunikazio ez bortitza erdigunean jarrita, aholku eta gogoeta ugari eman dizkie Mendizabalek gurasoei.  Gaiak gurasoengan piztu duen interesa ikusita, dudarik gabe, datorren urtera begirako hitzaldiei begira jarri da Guraso Elkartea.  Azken saioan, gainera, gurasoen proposamenak jaso genituen idatziz, eta kontuan hartuko ditugu.  Eskerrik asko parte hartu duzun guztioi!

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude