Igeri festa, Azpeitian

Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea

Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea

Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailatako gaztetxoek Eskolarteko Igeri Txapelketa izango dute, Azpeitiko igerilekuan: apirilaren 5ean, 15:30ean, da hitzordua.  Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du jardunaldia, Azpeitiko Udaleko Kirol Sailaren eta eskualdeko ikastetxeetako kirol arduradunen laguntzarekin.

LH 1, 2, 3 eta 4koek 25 metro  eta LH 5 eta LH 6koek 50 metro egin beharko dituzte, denek estilo librean.

Parte hartzaile guztiei banatuko zaie domina, froga amaitzen dutenean. Maila bakoitzeko lehen hiru neskei eta mutilei, berriz, trofeo edo garaikurra banatuko zaie.

Aurten, nobedade bezala, eta bakarkako probak bukatu ondoren, errelebutako frogak izango dira. Errelebutako taldeak, igerilekuan bertan osatuko dira, ikastetxe desberdinetako haurrak elkarrekin taldeetan nahastuz.

Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena. Informazio gehiago, lotura honetan.

Kategoria: Ikaskirol Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude