Zer jakin behar dugu sare sozialei buruz?

Argazkia: www.urtxintxa.org

Argazkia: www.urtxintxa.org

Teknologia berriei eta sare-sozialei buruzko hitzaldi-zikloa antolatu du Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak. LH5 eta LH6ko gurasoei zuzendutako saioak izango dira, baina lehen hezkuntzako gainerako mailatako gurasoentzat ere zabalik egongo da izen-ematea. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an, arratsaldeko 15:15etik 16:45era izango dira hitzaldiak, Elkarguneko Oteiza aretoan. Esther Martinez Gallastegi gizarte-pedagogoa izango da hizlaria. Ikastolako idazkaritzan eman behar da izena,  apirilaren 29a baino lehen. Landuko diren gaiak, honakoak:

                                           GURI EZ ENDREDATZEA

Teknologia berrien bidez harreman osasuntsuak sustatu:

– Sare sozialen erabilpen eta gehiegikeria

– Arriskuak prebenitu

– Teknologia berriekiko hurbilpena, prozesuaren parte aktibo izaten

– Guraso kontrola

 

         FACEBOOK, TUENTI… ZER JAKIN BEHAR DUGU SARE SOZIALEI BURUZ?

Zer dira sare sozialak eta nolakoa da hauen funtzionamendua:

– Sare sozialaren kontzeptua.

– Aurkezpena eta pribatutasuna sare sozialetan.

– Arrisku eta aukerak.

-Babesa eta konfiantza.

Kategoria: Orokorra, Sare sozialak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude