Udaleku irekiak, ingelesez!

GUdako oporrak ate-joka ditugun honetan, hasi gara planak egiten. Aurten, herriko gazteek eskaintza berri bat izango dute: ‘ENJOY beste hizkuntzetan’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak Xabier Munibe Ikastolan, uztailean. LH3tik DBH4rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, eta lagun artean ondo pasatzea helburu hartuta, ingelesa landuko dute.

ILS hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa elgoibartarrak kudeatuko ditu udalekuak; eskarmentu handia duen enpresa da, urteak daramatza inguruko herrietan era honetako ekimenak antolatzen. Esperientzia hori kontuan hartuta, eta udalekuen helburu hezitzaileak erdigunean jarrita, erabaki du Guraso Elkarteak proiektua Azkoitira ekartzea.

Ingelesa ikasiz opor egunak lagunartean igarotzea. Hori da xedea. Horretarako, programa zabala antolatu da, metodologia komunikatiboa eta interaktiboa erabiliz. Adin bakoitzari egokitutako ekintzak izango dira, eta ezagutza mailaren araberako taldeak osatuko dira, 8-10 lagunekoak; ingelesaren ahozko jarduera eta ulermena landuko dira ekintza bakoitzean, horretarako prestatuta dagoen irakasle talde baten gidaritzapean. Kultura, kirola, jolasa eta natura uztartuko dituzte, ekintzaz ekintza.

Uztailean, bi hamabostalditan banatuta egingo dira udalekuak. Txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera egongo da. Goizez izango dira ekintza guztiak, eta, irteerak egingo dituzten arren, jarduera gehienak Xabier Munibe ikastetxean bertan antolatu dira.

Egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko informazio guztia,  hemen:

LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat:

Adina: 2002-2005 urte artean (biak barne) jaiotakoak.

  •   Data: A Aukera ekainaren 30tik uztailaren 24ra eta B Aukera ekainaren 30tik uztailaren 11ra.
  •  Ordutegia: Goizez, 10:00-etatik 13:00-etara, astelehenetik ostiralera. Ordubeteko ingelesezko klasea egunero eta bi orduko jarduerak ingelesez mintzo diren begiraleekin.
  •  Tokia: Goizeko 10:00tan, Xabier Muniben Ikastolan.
  • Taldeak: 8-12 lagun talde bakoitzean. ILS Akademiak antolatutako ditu taldeak partaideen adinaren eta mailaren arabera.
  •   Prezioa: A Aukera 200€/ikasleko eta B Aukera 120€/ikasleko. Prezio honetan aktitatearen funtzionamendu egokirako behar den materiale didaktiko guztia sartuta dago.
  • Gurasoentzako bilera informatiboa: Ekainaren 25ean, 19:00etan , Elkarguneko Oteiza aretoan.
  •   Izen-emate epea: 2014ko Maitzak 23 arte. Ikastolako idazkaritzan utzi behar da izen-emate orria.
  • Aktibitateak: Natura eta ingelesa. Eskulanak, sukaldaritza, mozorro lehiaketa, antzerkia eta bideoa. Aktibitate kulturalak: joku, abestia eta ospakizun ingelez eta amerikarrak.
  • IZEN-EMATE ORRIA, HEMEN

DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat:

  •  Data: A aukera ekainaren 30etik uztailaren 24ra eta B aukera ekainaren 30etik uztailaren 11ra.
  •   Ordutegia: Goizez 10:00-etatik 12:00-etara, Atelehenetik Ostiralera.
  •   Tokia: Goizeko 10:00-tan Xabier Muniben Ikastolan.
  •  Taldeak: 8 – 12 lagun talde bakoitzean. ILS Akademiak antolatuko ditu taldeak partaideen adinaren eta mailaren arabera.

 

  •   Prezioa: A aukera 170 €/ikasleko eta B aukera 90€/ikasleko. Prezio honetan aktitatearen funtzionamendu egokirako behar den materiale didaktiko guztia sarturik dago.
  • Gurasoentzako bilera informatiboa: Ekainaren 25ean, 19:30ean , Elkarguneko Oteiza aretoan.

 

  •   Izen-emate epea: 2014ko Maitzak 23 arte. Ikastolako idazkaritzan utzi behar da izen-emate orria.
  • Aktibitateak: Kirolak: aeróbic-a, baseball-a, olinpiadak,…. Joku ezberdinak: altxoraren bila, ginkana,… Mendira irteerak. Natura eta ingelesa. Eskulanak, sukaldaritza, mozorro lehiaketa, antzerkia eta bideoa. Aktibitate kulturalak: joku, abestia eta ospakizun ingelez eta amerikarrak.
  • IZEN-EMATE ORRIA, HEMEN

Herriko beste ikastetxetako haurrek ere aukera izango dute udaleku ireki hauetan parte hartzeko. Horretarako, izen-emate orria inprimatu, bete eta Ikastolako idazkaritzan utzi behar duzue.

Kategoria: Orokorra, Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude