Txalintxora ibilaldia, denboraldia amaitzeko

txalintxoAnaitasuna Mendi Bazkunak herriko umeentzako antolatzen duen ikasturteko azken mendi ibilaldia egin zuten apirilaren 13an .  09:30ean Aizkibel liburutegi parean zuten hitzordua jarrita, eta  bertan bildu ziren 80 bat guraso eta haur. Eguraldi zoragarria lagun, Txalintxorako bidea hartu zuten; betiko moduan, Anaitasunako kideek gidatuta egin zuten ibilaldi osoa. Herriko txoko paregabeetan barrena,  gustura, giro atseginean,  egin zuten  txangoa .  Herrira itzuli zirenerako, 14:00etarako, bazkaria prest zuten Xabier Munibe Ikastolan. Hori ere, Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek prestatuta, Udaberri Indarlan Guraso Elkarteko kideen laguntzarekin.  

txalintxo4Eta amaitzeko, umeei goxokiak eta lepoko bana banatu zizkieten.   Beste behin, eskerrik asko ANAITASUNA MENDI BAZKUNAko lagunei, urte osoan zehar mendiaz gozatzeko eskaini diguten aukeragatik! 

txalintxo_3txalintxo_2

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Mendia Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude