Giro bikaina eta parte-hartze handia, Ikastolaren Egunean

IMG-20140614-WA0023Urtero bezala, ikasturteari emaiera emateko Ikastolaren Eguna antolatu zuen Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak, joan den larunbatean. Eta, beste behin, borobila atera zen. Goizean goizetik, gurasoek jarritako tabernara ehunka lagun hurbildu ziren hamaiketakoa egitera. Ikasleek ere, era guztietako ekintzetan hartu zuten parte: josalak, pintaketak, kirolakGuraso, irakasle, ikasle, guraso ohi eta ikasle ohi, hezkuntza komunitate osoak du lekua festa handi honetan. Horren lekuko, bazkaria izan zen; aurreikuspen guztiak gaindituta, 300 lagun baino gehiago batu ziren, areto nagusian. Aurtengoa, gainera, berezia izan zen, 14 urtez paella prestatzen ibili den lagun-taldeak (guraso ohiak), azkena izan zuelako. Omenaldi txiki bat eskaini zitzaien, eta denen izenean, eskerrik beroenak eman zitzaizkien egindako lanagatik. Erreleboa hartuko duen taldea ere osatuta dago, beraz, festak ez du etenik.

Horrenbestez bada, Guraso Elkarteak ikasturte honetan antolatu duen ekintza sortari amaiera eman dio, eta hasi gara, dagoeneko, datorren urtera begirakoak pentsatzen. Irailetik aurrera jakinaraziko dizkizuegu guztiak. Uda bikaina izan dezazuela!

Ikastolaren Egunerko argazki galeria bat uzten dizuegu:

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude