Mendi ibilaldi batekin, hasi da eskola kirola!

mendia_2Mendi irteera batekin, eskola kirolari ekin diote LH3ko eta LH4ko neska-mutilek. Dakizuenez, maila horretako haurrentzat Ikaskirolen eredua aldatu egin da; besteak beste, kirol gehiago landuko eta ezagutuko dituzte haurrek ikasturtean zehar. Saskibaloiaz eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, txirrindularitza, herri-kirolak, atletismoa, esku-pilota … ezagutzeko aukera izango dute.

Esan bezala, larunbat honetan mendiaz gozatzeko aukera izan zuten Ikaskirolen izena eman duten gaztetxoek; entrenatzaileek, kirol alduradunek eta gurasoek  ere hartu zuten parte. Goizeko 10:00etan elkartu ziren Balda plazan, eta handik Uxerrerako bidea hartuta, Aitzaraino iritsi ziren. Orotara, hiru bat orduko ibilaldia egin zuten.  Azkoitiko bazterrak ezagutu eta mendiaz gozatzeko aukera polita , lagunarte ederrean!

Horra, argazki batzuk:

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>