Xabier Munibe ere, auzolanean, ibaia garbitzen!!

urola_6‘Denon Herrixe, Herri Garbixe’ ekimenaren baitan, eta Azkoitiko Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta, herriko hainbat elkartek Urola ibaia garbitu dugu. Ingurumenaren zaintza eta auzolana erdigunean jarrita, Xabier Munibeko ia 40 ikasle, guraso eta irakaslek ekimenean parte hartu dugu. Goiko kaletik, gasolindegi paretik, eliz atarirainoko tartea egokitu zaigu garbitzea; zabor asko atera dugu, 20 bat zabor poltsa bete bete eginda.

Hamar zatitan banatu dute ibaia, eta talde bakoitzak bere eremua garbitzeko ardura izan dugu. Hala nola, Zubiola enpresak, Azkoitiko Udalak, Zero Zabor taldeak,  Anaitasuna Futbol Taldeak, Baratzan Dantzan kontsumo taldeak, Matadeixek, Ehiza eta Arrantza elkarteak, Atletismo taldeak, Fracking ez taldeak, Piztu taldeak, Urola Institutuak, Artxamendi Gazte Topalekuak  eta Udaberri РIdarlan Guraso Elkarteak hartu dugu parte ekimenean.  Guztira, 130 lagun inguru bildu gara.

Urola ibaiaren zati txiki bat bada ere, garbi garbi utzi dugu. Ingurumena denon altxorra da eta zaindu dezagun!!!

Horra, argazki batzuk:

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude