Amaitu da mendi ibilaldien denboraldia

Iazko urrian hasi eta apirilera arte, hilero,  mendi ibilaldiak antolatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat. Guraso eta ikasle ugarik hartu dute parte aurtengoan.

Atzoko irteerarekin eman zioten amaiera denboraldiari; Gorlaraino autobusez, eta handik Hiru Kurutzetatik barrena, Ikastolaraino oinez. Bertan, bazkari eder batekin eman zioten amaiera txangoari.  Udaberri Indarlan Guraso Elkartearen izenean, eskerrik asko Anaitasuna Mendi Bazkunari, mendiaz gozatzeko ematen digun aukera paregabeagatik.

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Orokorra Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude