Xabier Muniberen kamisetak, salgai

kamiseta_2Udaberri Indarlan Guraso Elkartearen ekimenez,  Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan  edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekintzetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua.

Kamisetak saltzeko prozedura honakoa izango da:

  • ¬†Plaza Berri Sport kirol dendan egongo da salgai (Kale Nagusiko dendan)
  • Kamiseta erosi nahi duenak, maiatzaren 11tik 22ra bitartean Plaza Berri Sportetik pasatu beharko du, neurria aukeratzera (neurri txikiena 4 urtekoa da)
  • 10 euro balioko du kamiseta bakoitzak
  • Kamiseta guztien zerrenda prest dagoenean, jasotzeko eguna jakinaraziko zaigu
  • Kamiseta denak urdinak dira eta irudi berbera dute, baina kotoizkoa edo poliester materialez egindakoa izango duzue aukeratzeko.
Kategoria: Orokorra Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude