Giro bikaina, Xabier Munibe Ikastolaren Egunean

Xabier Munibe Ikastolaren Eguna ospatu genuen zapatuan hainbat ikasle, irakasle eta gurasok. Beste urte batez, sekulako giroa izan zen Ikastolaren Eguneko jaian, goizean goizetik.

Goiz partean, jendetza batu zen Ikastolara, Guraso Elkarteak jartzen duen tabernan mokadutxoa egitera. Ikaskirolek antolatutako ekintzetan ere haur ugarik hartu zuen parte. Bazkarian, berriz, ia 400 lagun batu ginen, eta Imuntzo eta Belokik aparteko erromeria eskaini zuten.

Ikusi, hemen, argazkiak:

 

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude