AUPA IKASKIROL !!!

descarga (2)Ikaskiroleko urte berria hastera goaz eta aurten ere kirolaz gozatzeko aukera izango dugu. Iazko ikasturtean, aldaketa batzuk egin genituen benjamin mailetan eta aurten ere Azkoiti-Azpeitiko eskola kirol kontseiluak,  aldaketa gehiago  egitea erabaki du, aurreko urteakoari jarraiera emanez.

Pasa den ikasturtean bezala, benjamin mailetan (LH3 eta LH4) kirol aniztasuna landuko dugu. Bertan, landuko diren kirolak honako hauek izango dira: atletismoa, futbola, herri kirolak, igeriketa, saskibaloia, txirrindularitza, eskupilota eta mendia. Astean zehar 2 entrenamendu egingo dituzte, eta bertan larunbatean egin behar duten kirola landuko dute normalean, eta ezin denean saskibaloi edo futboleko entrenamenduak izango dituzte; adibidez, mendi irteera tokatzen den astean, saskibaloi edo futbola entrenatuko dute. Esan gabe doa, mendi eta txirrindularitzako irteeretan gurasook gonbidatuta zaudetela umeekin parte hartzera.

LH3ko ikasleen taldeak mixtoak izango dira kirol modalitate guztietan (saskibaloi eta futbola barne) eta LH4 mailan iazko ikasturtean bezala izango da, hau da, saskibaloi eta futboleko topaketetan taldeak sexuka banatuko dira. Maila hauetako ikasleek ez dute finalik izango.

LH5 et LH6ko ikasleek kirol egutegi zabalagoa izango dute eta kirol modalitate ezberdinak landuko dituzte, saskibaloia eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, herri kirolak eta atletismo landuko dituzte eta beste urteetan bezala saskibaloi eta futbolean finalak izango dituzte txapelketari amaiera emateko.

Ikaskirolen  izena ematen duen ikasleak modalitate guztietan parte hartzeko konpromisoa izango du.

Urtean zehar ikaskiroleko informazio guztia hemen aurkituko duzue:

  • Ikastolako web-gunean:  (www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net)
  • Guarosen blogean :  (www.xabiermunibegurasoak.com)  ikaskirol  atalean

(Urte osoko oharrak; irteerak, aldaketak, partiduen ordutegia … aipatutako web gunean      eta blog honetako ikaskirol atalean aurkituko dituzue.)

 

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude