Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak

dbekakIkasleentzako beken eta diru-laguntzen inguruko deialdia plazaratu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako laguntzak dira.

  • Haur Hezkuntza (1. eta 2. zikloa)
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Hasierako lanbide-prestakuntzako programak, bigarren kurtsoa
  • Batxilergoa
  • Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
  • Prestakuntza iragankor integratuko programak
  • Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
  • Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
  • Kirol-ikasketak

Eskabideak, ikasleari eta bankuari dagozkien  atalak behar bezala beterik, ikastolan aurkeztu behar dira, urriaren 2a baino lehenago.

2014-2015 ikasturtean bekadun izan ziren ikasleak eta 2015-2016 ikastutean zehar ikastetxe berean jarraitzen badute, eta ez bada bere familiako egoera ekonomikoa erabat aldatu, bekaren imprimakia betea izango duzue. Kasu honetan, ikaslearen aita, ama edo tutoreak imprimakia sinatu behar du. Eskaera hau aurkezteko epea irailaren 30a izangoa da.

Eskaerak egiteko informazio guztia helbide honetan topatuko duzue:

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>