10 urte danborra jotzen ¡¡¡

danborrada

Aurten Xabier Munibe ikastolak hamar urte beteko ditu herriko danborradan irteteari ekin zionetik. Hamar urte gure ikastolako bi konpainia kaleetan barrena danborra joz herria alaitzen hasi zirenetik. Konpainia bat  baserritarrez eta ardi larruz jantzitako gizon eta emakumezkoek osatzen dute. Neskak jantzi ohi dira baserritarrez eta mutilak ardi larruz. Bigarren konpainia, berriz, sukaldariz jantzita atera ohi da eta ikastolako guraso amek osatzen dute. Esan beharrik ez dago, ordea, gizonezkoak ere gustu handiz hartuko dituztela taldean.

Danborradan parte hartzeko, aski da ikastolako guraso, ikasle ohi edo ikastolako langile izan, eta hemezortzi urte edo gehiago izatea (taldea osatuko ez balitz, hamazazpi urtekoak ere onartuko dira).

Apuntatu nahi duenak, deitu dezala honako telefonora: 943851889 (08:30-14:30) eta galdetu Eli Osinalde idazkariaz.

Kontuan izateko ohar pare bat:                                                                                      Danborradaren eguna azaroaren 21 izango da.                                                    Prestatzeko entseguak azaroaren 2an hasiko  dira GUREA frontoian.                Entsegu-egunak:  astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 20:00etan eta astean zehar                                         ezin duenak larunbatetan 11:00etan.

Bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. ANIMA zaitezte!

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude