Xabier Muniben ere, euskarak 365 egun!!!

DSC03218Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen pasa den ostegunak 3,  Xabier Munibe Ikastolan.11:30ean herriko plazan batu ziren Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak; taldeka,  pankartak eskutan hartuta iritsi ziren plazara. Ondoren, bi ikaslek  euskararen aldeko aldarrikapena bertsotan kantatu zuten eta jarraian, denak batera ‘Behin Betiko’ abestia eta Xabier Euzkitzeren “Gure Hizkuntza” bertsoa kantatu zuten. Arratsaldean, berriz, Xabier Munibeko txikienek Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunaz gozatu zuten, eta  LH 3tik 6ra bitartekoek  zinea ikustera joan ziren.

Eta ohiturari eutsiz, Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak merienda goxoa banatu zieten ikasle eta irakasleei: txokolate beroa eta opila. Jai giroan, arratsalde paregabea igaro zuten denak. Euskarak 365 egun dituelako,  aho batez eta ozen aldarrikatu dugu euskaraz bizi nahi dugula: AZKOTIAN EUSKARAK 365 EGUN!!!

Horra, egunak utzitako irudi batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude