Santa Ageda!!!

descargaBihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dugu eta ohitura zaharrari jarraituz, aurten ere, Xabier Munibe ikastolako DBH2ko ikasle zein  irakasleak, makila eskuan harturik, kopla zaharrak eta berriak  kantatzera irtengo dira. Goizean 9:30etatik 14:30etara ibiliko dira kantari eta honako ibilbide hau egingo dute: lehendabiz,i parroki aurrean, 2016ko kopla berriak abestuko dituzte; ondoren, Kale Nagusia zeharkatuz  Udala bisitatzera joango dira, eta 12:30ak aldera, LH eta HHko ikasleen irteera alaitzeko asmoz, ikastolako atarira gerturatuko dira  koplak kantatzera. Amaitzeko, bazkal orduan, San Jose Egoitzara egingo dute bisita, bertako guztien jatordua alaitzeko eta animatzeko intentzioarekin.

HH eta LHko ikasle eta irakasleek, berriz, arratsaldeko 16:30etan ikastolako atarian egingo dute beren emanaldia. Hauek ere , makila eskuan eta zapia lepoan dutelarik, kopla zaharrak eta berriak kantatuko dituzte. Bertan, koplari, bertso eskolako ikasleak arituko dira.

Kategoria: Orokorra Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude