INAUTERIAK ¡¡¡

IMG-20150220-WA0012Festa giroan jarraituz, ostiral honetan, otsailak 5, Inauteriak ospatuko ditugu. Urtero bezala, bihar arratsaldean umeak mozorrotuta ikastolara joango dira, eta argazkiak atera ondoren, 16:00tan,  HH eta LHko ume guztiak kalejiran irtengo dira Azkoitiko kaleetan zehar. 2 urteko umeak karrozan joango dira eta beste guztiak kalejiran, beren irakasle eta DBHko gazteen laguntzarekin.                                                   Kalejira ondoren, guztiak herriko plazan bilduko dira eta udaletxeak eskainitako merienda dastatzeko aukera izango  dute, ikastolako ekintzari amaiera emanaz. Hala ere, nahi duenak festa giroan jarraitzeko aukera izango du Egan taldearen eskutik.

Kategoria: Orokorra Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude