Ikasleentzat tailer teknologikoa

Aste Santuetako oporraldietarako gutxi falta zaigularik, gure seme alabentzako tailer teknologiko interesgarri bat eskaintzera gatoz. LH5etik DBH2 bitarteko ikasleentzat izango da tailerra eta JOLASTEK taldeak eskainiko du. Jolastek talde hau azpeitiar-azkoitiar taldea da eta ingeniaritzan nahiz enpresen zuzendaritzan lizentziatutako lau gaztek osatzen dute.

Gizartea geroz eta teknologiakoagoa den honetan, JOLASTEK proiektuak , teknologia berri hauek modu esanguratsuan erabiltzen erakutsi nahi die gure seme-alabei, Teknologia berrien eremuan sartzeko robotikaren oinarriak garatzea izango du helburu.Tailerrak 12 orduko  izango ditu, euskaraz izango da, eta tailerrean metodologi kooperatiboa erabiliko da.

  • Data: martxoaren 21, 22 eta 23
  • Ordua: goizeko 9:00 etatik 13:00ak bitartean (tartean atsedenaldiarekin)
  • Lekua: Elkarguneko Oteiza aretoa
  • Kostua: umeko 60 euro
  • Izen-ematea: ikastolako idazkaritzan

Plazak mugatuak izango direnez, martxoaren 11 baino lehen izena ematea eskatzen zaizue..

Informazio gehiago www.jolastek.eus atarian izango duzue.

Kategoria: Orokorra Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>