Udalekuak ingelesez, Xabier Muniben

images (1)

 OHARRA: Udarako ekintza hau bertan bera gelditu da, eskatutako gutxieneko ume kopurua ez delako osatu.

‘ENJOY summer’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu, aurten ere, Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak ,Xabier Munibe Ikastolan uztailean. LH3tik LH6rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, eta lagun artean ondo pasatzea helburu hartuta, ingelesa landuko dute.                                                                                                             Ingelesa ikasiz, opor egunak lagunartean igarotzea da helburu. Horretarako, programa zabala antolatu da, metodologia komunikatiboa eta interaktiboa erabiliz. Adin bakoitzari egokitutako ekintzak izango dira, eta ezagutza mailaren araberako taldeak osatuko dira, 8-12 lagunekoak; ingelesaren ahozko jarduera eta ulermena landuko dira ekintza bakoitzean. Kultura, kirola, jolasa eta natura uztartuko dituzte, ekintzaz ekintza.     ILS hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa elgoibartarrak, kudeatuko ditu udalekuak.

Uztailean, bi hamabostalditan banatuta egingo dira udalekuak. Txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera egongo da. Goizez izango dira ekintza guztiak, eta, irteerak egingo dituzten arren, jarduera gehienak Xabier Munibe ikastetxean bertan antolatu dira.

Egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko informazio guztia,  hemen:

  • Adina: 2007-2004 urte artean (biak barne) jaiotakoak.
  • Data: A Aukera ekainaren 27tik uztailaren 22ra eta B Aukera ekainaren 27tik uztailaren 8ra.
  • Ordutegia: Goizez, 10:00-etatik 13:00-etara, astelehenetik ostiralera. Ordubeteko ingelesezko klasea egunero eta bi orduko jarduerak ingelesez mintzo diren begiraleekin.
  •  Tokia: Goizeko 10:00tan, Xabier Muniben Ikastolan.
  • Taldeak: 8-12 lagun talde bakoitzean. ILS Akademiak antolatutako ditu taldeak partaideen adinaren eta mailaren arabera.
  • Prezioa: A Aukera 210€/ikasleko eta B Aukera 120€/ikasleko. Prezio honetan ,behar den materiale didaktiko guztia sartuta dago.
  • Izen-emate epea: 2016ko Apirilak 11tik 27ra arte. Ikastolako idazkaritzan.
  • Aktibitateak: Natura eta ingelesa. Eskulanak, jolasak, irteerak, kirola eta aire zabaleko jarduerak.
Kategoria: Orokorra Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude