Mendiarekin amaituko dugu ikaskirol

20140615_163151Ikasturtea amaitzera doa eta horrekin batera ikaskirol ere bai. Urtean zehar askotariko kirolak landu ditugu. Benjamin mailan igeriketa, txirrindularitza, pilota, herri kirolak, atletismo, mendia, saskibaloia eta futbola. Azkeneko bi kiroletan izan ezik, beste kiroletan pare bat saio egiteko aukera izan dute ikasleek eta saskibaloian eta futbolean lagun arteko 7-8ren bat saio. Alebinetan ere, kirol aniztasuna landu dugu eta taldeko kiroletan, hau da, saskibaloian eta futbolean, txapelketa egiteko aukera ere izan dute.                                                                                                                                                   Ikasturteari amaiera emateko, aste honetan maila guztiei zuzendutako pare bat orduko mendi ibilaldi bat antolatu dugu.

  • Eguna: maiatzak 14, larunbata
  • Irteera-ordua: goizeko 10:00etan
  • Irteera-lekua: liburutegi aurrean

Liburutegitik irten eta San Martin aldera joango gara, handik Munoandi behe aldetik zeharkatu eta Loiolara joko dugu eta gero bidegorritik barrena bueltan berriro liburutegira itzuliko gara. Esan beharrik ez dago gurasoak ere gonbidatuta zaudetela parte hartzera.

OHARRA: Entrenamentuak maiatzean amaituko dira, 23tik 29ko bitarteko astean.                                    Kamisetak ikastolara noiz itzuli, ikasleari abisatuko  zaio.

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Mendia Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude