Bertsopaper lehiaketa

DSC04915Xabier Munibe ikastolako Indarlan eta Udaberri Guraso Elkarteek antolatuta eta Azkoitiko udalaren lagunatzarekin, pasa den ostiralean, maiatzak 27, ospatu zen XXIV.bertsopaper lehiaketaren sari banaketa baztartxo antzokian. Lehiaketa, DBH mailako ikasleei zuzenduta zegoen eta ikasleek  gutxienez 4 bertso eta gehienez 6 aurkeztu behar zituzten, gai eta neurri librean eta bertso berriak izan behar zutelarik. Bertan,  lehiaketan irabazle suertatu ziren DBHko  ikasleek  saria jaso zuten. Guraso elkarteko kideak, DBHko zuzendaria eta bi bertsolari ere, Eneritz Artetxe eta Maialen Arzallus, bertan izan ziren sariak banatzen.

 

Kategoria: Eskolaz kanpokoak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude