XXXIV.IKASKIROL KROSA

DSC01731Datorren igandean Ekainak 5,  XXXIV.Ikaskirol krosa ospatuko dugu herriko kaleetan. Aurten, aldaketa bat izango dugu ibilbidean. LH5, LH6 eta DBH1-2 mailakoen lasterketan, buelta luzea, batzoki aldera joan beharrean, Santa Klarako zubi aldera izango da, zubi hau pasatu ondoren,Trino de Uria kalean gora abiatuz, Ibai Ondo kalera irtengo dugu eta hemendik Plaza Berrira.                                                           Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek hartuko dute parte bertan; guztira, gutxi gorabehera, 900 bat ume, 2002etik 2011era bitartean jaiotakoek eta lasterketa guztiak mistoak izango dira.

Lasterketak amaitzean, sari banaketa egongo da 12:30ak aldera Plaza Berrin. Sariak 2005-2002 bitartean jaio direnentzat izango dira eta lehenengo hiru neska eta hiru mutilentzat. Sari banaketan, opariak zozketatuko dira lasterkari guztien artean (saria duten lasterketetako  lehenengo 3 sailkatuak ez dira zozketan sartuko). Honetaz gain, parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.

Lasterketa bakoitzeko ordutegia, kartelean zehaztuta duzue. KROS KARTELA

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude