Ikastolaren eguna

20150613_095804Azken 17 urtetan bezala, aurten ere, ekainak 18an, ikastolaren eguna ospatuko dugu. Egun horretako egitarauan kirola, jolasak, musika… izango dugu. Bazkal aurretik kirolak eta jolasak izango ditugu eta bazkalondoan musika.                          Goizean taberna irekita izango dugu eta bertan, guraso elkartekoak, beste guraso batzuen laguntzaz prestaturiko pintxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu, txakolin, ardoa edo beste freskagarri baten laguntzaz.

Gurasoei, tabernarako pintxoak ekartzea eskertuko genizueke.

Ondoren, bazkaria izango da, iazko guraso taldeak prestaturik. Bertan, guztientzat menu bakar bat izango da. Eta pertsonako 12 euro ordaindu beharko da.

  • Paella goxoa
  • Oilasko errea
  • Ijito besoa+izozkia
  • Kafea, esnea, edariak…

Bazkaltzera etortzeko asmoa duzuen guztiok, ekainak 14 astearterako izena ikastolako idazkaritzan eman beharko duzue. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek norbaiten ardurapean etorri beharko dute.

Kategoria: Orokorra Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude