IKASKIROL!!!

dsc05068Ikasturte berriarekin batera ikaskiroleko urte berria ere hastera goaz.Iazko ikasturteko aldaketei jarraituz, LH3 eta LH4 mailetan, taldeak mistoak izango dira eta kirol aniztasuna sustatzen saiatuko gara. Bertan landuko diren kirolak honako hauek izango dira: atletismo, futbola, herri kirolak, igeriketa, saskibaloia, txirrindularitza, eskupilota eta mendia. Urtero bezala, astean 2 entrenamendu izango dituzte, eta bertan, larunbatean egin behar duten kirola landuko dute gehienetan, baina  ezin denean, saskibaloiko edo futboleko entrenamenduak izango dituzte; adb, txirrindularitza edo mendi irteera tokatzen den astean, saskibaloian edo futbolean entrenatuko dira. Esan beharrik ez dago, mendi eta txirrindularitza irteeretan, gurasook gonbidatuta zaudetela umeekin parte hartzera.

LH3 eta LH4ko ikasleen entrenamenduak eta  taldeak mistoak izango dira modalitate guztietan (saskibaloia eta futbola barne) eta maila horietako ikasleek ez dute finalik izango.

LH5 eta LH6ko ikasleek kirol egutegi zabala izango dute eta askotariko kirol modalitateak landuko dituzte: saskibaloia eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, herri kirolak eta atletismo egiteko aukera izango dute. Aurrekoek ez bezala, eta aurreko urteetako dinamikari jarraituz, saskibaloian eta futbolean, finalak izango dituzte txapelketari amaiera emateko.

Ikaskirolen  izena ematen duen ikasleak modalitate guztietan parte hartzeko konpromisoa izango du.

Urtean zehar ikaskiroleko informazio guztia ondorengo esteka hauetan  aurkituko duzue:

  • Ikastolako web-gunean:  (www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net)
  • Guarosen blogean : (www.xabiermunibegurasoak.com)  ikaskirol  atalean

(Urte osoko oharrak; irteerak, aldaketak, partiduen ordutegia… aipatutako web guneetan eta blog honetako ikaskirol atalean aurkituko dituzue.)

Entrenamentu ordutegia eta urte osoko egutegia  jakiteko klikatu hemen: entrenamentuak eta egutegia

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude