Atletismo eta mendia ikaskirolen

20160924_100507Joan diren bi larunbatak oso oparoak izan dira ikaskiroli dagokionez. Irailaren 17an, esate baterako, LH 3-4-5 eta 6 mailako ikasleek atletismoko jokoetan parte hartu zuten: erreleboetan, altuera-jauzian, luzera-jauzian, nahiz zirkuitu eta lokotx biltzen. Ordubete inguru aritu ziren ikastolako areto, frontoi eta jolas tokian, ikaskiroleko begiraleen ardurapean.                                                                                                               Irailaren 24an, berriz, mendi buelta bat egin genuen Izarraitz  mendi-magalera. Ikastolako eta Floreagako 200 bat ikasle eta 40ren bat guraso elkartu ginen Balda plazan giro ederrak lagunduta.

Datorren larunbat honetarako ere, hau da urriaren 1erako, txirrindularitza saio berezia antolatu dugu. Jausoroko plazan elkartuko gara maila guztiak; LH3 (12:00etan), LH4 (11:00etan),LH5 (10:00etan), eta LH6 ( 9:00etan). Ordu bakoitzean, batzuk jolasean ari diren bitartean, besteak OLOTZA aldera egingo dute buelta eta gero alderantziz. Gurasoei ere parte har dezazuen gonbita luzatzen dizuegu.

Hona hemen atletismo saioan nahiz mendi irteeran ateratako argazki batzuk:

 

 

 

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Mendia Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude