Egun ederra ikaskirolen

20161022_180733Joan den larunbat goizean, igeriketa saio polita izan genuen ikaskirolen. Goizeko 9:00etatik 13:30 bitartean, Zubiaurre Igeri Elkartekoen laguntzarekin, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibeko LH3-LH6 bitarteko ikasleak igeriketako jolas desberdinak egiten aritu ziren.
Arratsaldez, berriz, LH6ko ikasleek Errealaren eta Alavesen arteko futbol partidua ikusteko aukera izan zuten; izan ere, Errealak partidua ikusteko sarrerak eman zizkigun. Arratsaldeko 17:00etan hartu genuen autobusa eta 45 ikasle eta 5 begirale gerturatu ginen Anoetara. Giro polita eta alaia izan genuen eta baita Errealaren garaipena gozatzeko aukera ere. Gaueko 22:00ak aldera itzuli ginen etxera.

Ondoren, igeriketan ateratako argazki batzuk:

 

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude