Gurasoentzat hitzaldiak !!!

UDABERRI INDARLAN GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDI-PRESTAKUNTZA ZIKLOA ABIAN DA

Aurten ere abian dira gurasoen prestakuntzara bideratutako hitzaldi-tailerrak. Bina hitzaldi edo tailer  antolatu dira, bat HH-LHko seme alabak dituzten gurasoei zuzenduta, eta bestea DBHko gurasoei zuzenduta. Tailer bakoitzean jarraituko den metodologia aktiboa izango da, eta elkarrekin esperientziak partekatuz gauzatuko da. Tailer bakoitzak,  halaber, bina saio izango ditu.

HH-LHko gurasoei zuzendautakoak ESKOLA ETA IKASKUNTZA du gaitzat eta martxoaren 7an eta  14an gauzatuko da, arratsaldeko 15:15etatik-16:45 bitartean. Tailer honetan bereziki honako azpi-gai hauek jorratuko dira:

  • Seme-alaben eskola ikaskuntzetan positiboki nola eragin
  • Ikaskuntza zailtasunak familiaren aldetik nola heldu
  • Etxeko lanen inguruko kezkak
  • Auto-motibazioa nola garatu

DBHko gurasoei zuzendutako hitzaldiak, berriz, gaitzat AUTORITATEA ETA DIZIPLINA BIZITZA FAMILIARREAN izango du eta martxoaren 21 eta 28an gauzatuko da arratsaldeko 18:30etatik-20:00etara. Tailer honetan, bereziki honako azpi-gai hauek jorratuko dira:

  • Diziplinatik eta auto-diziplinara bideratzeko jarraibideak
  • Frustrazioaren tolerantzia garatzeko estrategiak
  • Heziketa-ereduak
  • Arauak eta limiteak ezartzeko gidalerroak
  • Zer egin jokaera ez egoki baten aurrean?
  • (…)

  Bai batean eta bai bestean formazio emailea Esther  Martinez Gallastegi, BAIKARAko formazio taldeko gizarte-pedagogoa izango da eta ELKARGUNEAN egingo dira.

Kategoria: Elkarbizitza Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude