Robotika ikastaroa Aste Santuan

descarga1Udaberri-Indarlan guraso elkarteak antolatuta, Aste Santuko oporraldietarako, robotikako tailer teknologiko interesgarri bat eskaintzera gatoz. LH5etik  DBH3 bitarteko ikasleei dago zuzenduta eta JOLASTEK taldeak eskainiko du.  Geroz eta mundu teknologiko honetan, JOLASTEK taldeko proiektuak, teknologi berri hauek, modu esanguratsuan erabiltzen erakutsi nahi dizkie gure seme-alabei. Aste Santuko tailerrean, robotikaren eremuan abiatzeko nahiz sakontzeko aukera eskainiko digu proiektu honek.  Beraz, taldea irekia izango da eta ikasle bakoitzaren prozesuari jarraipen zuzena egingo zaio. Horretarako, ordea, komeni da izena ematerakoan, bertan, era honetako ikastarorik aldez aurretik egin ote duen ala ez zehaztea. Ikastaroak, 12 orduko iraupena izango du eta euskaraz izango da. Metodologia kooperatiboa erabiliko da, errealitateko arazo eta erronkei talde lanean irtenbide teknologikoa aurkitzeko eta “eginez ikasteko” helburuarekin.

TAILERRA     

DATA: Apirilaren 10,11 eta 12an                                                                   ORDUA: Goizeko 9:00etatik 13:00ak bitartean                                                 LEKUA: DBHko Xabier Munibeko eraikin berrian                                                     KOSTUA:  Ikasleko 60 euro                                                                 

Informazio gehiago www.jolastek.eus atarian izango duzue. Plaza mugatuak izango direnez, martxoak 31 baino lehen izena ematea eskatzen zaizue, ikastolako idazkaritza edota, xabiermunibegurasoak@gmail.com gunean.

Kategoria: Sailkatu gabea Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude