Azken mendi irteera !!!

20140317_120811Guraso elkarteak eta Anaitasuna mendi bazkunak antolaturik, azken mendi irteera egingo dugu igande honetan. Iazko urrian hasi eta apirilera arte, hilero, mendi ibilaldiak antolatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak, Xabier Munibe eta  Floreaga ikastetxearentzat. Igande honetan, Apirilak 1, azken ibilaldia izango da, egun pasa egingo dugu eta eguardian paella jango dugu antolatzaileen kontura.  Komeni da, goizeko hamarretakoa ematea.

Ibilaldia, AITTOLA (autobusez)- KAKUTE- ERLO-XOXOTE-IKASTOLA izango da eta bertan parte hartu nahi duenak, ikastolako idazkaritzan 2€ko ordainketa egin beharko du, ostirala eguardi bitartean. Irteera liburutegitik izango da goizeko 09:00ean.Ekintza hauek, 3 mailatik gorakoentzat antolatzen dira. Hala eta guztiz, txikiagoak etor daitezke euren gurasoen ardurapean. Denok lagunartean eta familian elkarrekin egoteko aukera aparta izaten dugu eta partehartzera gonbidatzen zaituztegu

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Mendia Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude