Ikaskirolen azken txanpan

20170506_184622Azkeneko aste hauetan, egun politak pasa ditugu ikaskirolen. Lehendabizi, mendi irteera (argazkiak behean) ederra egin genuen Azkoitiko basoetan, eguraldi ona lagun genuela. Maiatzak 6an, berriz,  LH6ko 2 talderekin,  Gipuzkoako txapelketara joateko aukera izan genuen herri kiroletan. Beasainen izan zen jardunaldia eta talde bat txapeldun gelditu zen eta besteak laugarren postua lortu zuen. Autobusean joan giñen  guraso, ikasle eta arduradunak eta arratsalde polita pasatu genuen.(argazkiak behean).

Aste bukaeratako ekintzak bukatu ditugu eta maiatzak 19an entrenamentuei emango diegu amaiera. Azkeneko entrenamentu egunean, entrenatzaileek eskañita ikasleek merendola izango dute , ikasurteari  amaiera emateko. Kamisetak itzultzeko eguna, ikasleari zehaztuko zaio noiz izango den.

 

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude