Ikaskirol krossa

DSC04940Datorren igandean Ekainak 4,  XXXV.Ikaskirol krosa ospatuko dugu herriko kaleetan. Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek hartuko dute parte bertan; guztira, gutxi gorabehera, 900 bat ume, HH04  mailatik, DBH2ra bitarteko haurrak hartu dezakete parte bertan eta lasterketa guztiak mistoak izango dira.

Lasterketak amaitzean, sari banaketa egongo da 12:30ak aldera Plaza Berrin. Sariak, LH5etik DBH 2ra bitarteko ikasleentzat izango dira eta lehenengo hiru neska eta hiru mutilentzat. Sari banaketan, opariak zozketatuko dira lasterkari guztien artean (saria duten lasterketetako  lehenengo 3 sailkatuak ez dira zozketan sartuko). Honetaz gain, parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.

Lasterketa bakoitzeko ordutegia, kartelean zehaztuta duzue. KROSSA 2017

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Sailkatu gabea Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude