Ikastolaren eguna

DSC05328Azkeneko  urteetan bezala, aurten ere, ekainak 17an, ikastolaren eguna ospatuko dugu. Egun horretako egitarauan (klikatu hemen) kirola, jolasak, musika… izango ditugu. HH eta LH 1-2 mailako umeentzat, 10:30 hasita jolasak egongo dira eta LH3tik-DBH2 mailako ikasleek,  kirol desberdinak egiteko aukera izango dute. Kirolak eta jolasak egin ondoren, bazkaria izango dugu  eta bazkalondoan musika. Goizean, taberna irekita izango dugu eta bertan, guraso elkartekoak, beste guraso batzuen laguntzaz prestaturiko pintxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu, txakolin, ardoa edo beste freskagarri batzuen laguntzaz.

Gurasoei, tabernarako pintxoak ekartzea eskertuko genizueke.

Ondoren, bazkaria izango da, iazko guraso taldeak prestaturik. Bertan, guztientzat menu bakar bat izango da. Eta pertsonako 12 euro ordaindu beharko da.

    • Paella goxoa
    • Oilasko errea
    • Ijito besoa+izozkia
    • Kafea, esnea, edariak…

Bazkaltzera etortzeko asmoa duzuen guztiok, ekainak 13 astearterako izena ikastolako idazkaritzan eman beharko duzue. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek norbaiten ardurapean etorri beharko dute.

Kategoria: Ikaskirol Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude