Mendi irteeren hasiera

20170716_134254Ikasturte berria hasi da, eta, urtero bezala, Anaitasuna Mendi Bazkunak urte osorako mendi-irteerak antolatu ditu Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat.  Hilean behin, igande goizetan izaten dira ibilaldiak.  Irekiak dira, nahi duenak har dezake parte. Haur Hezkuntzako eta LH1-2 mailako umeek, hori bai, beti heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Autobusez joan ohi gara abiapuntura, mendian ibili, eta buelta, berriro, autobusez Azkoitira. Irteera gehienak  eskualdeko mendi gailurretara izaten dira. Denera, zazpi ibilaldi  antolatu dira. Azkena, apirilean,  herrian bertan egingo da eta bazkari batekin emango zaio amaiera denboraldiari.

Hona hemen, aurtengo  egutegia :Mendi irteerak 2017-2018

Aste honetako mendi ibilaldia honako hau izango da :

NORA:  PASAI S. PEDRO – ZURRIOLA

IRTEERA LEKUA: Liburutegi aurrean.

EGUNA:  Urriak, 8– igandea.

ORDUA:  Goizeko 08:30ean.

OHARRA:Joan behar duzuen guztiok (ikasle – guraso) eman izen/deiturak zuen seme/alabaren irakasleari  ostiral  eguerdirako eta izena ematerakoan ekarri arren 2,00 €   pertsonako autobusaren zatia ordaintzeko.“Guraso Elkartea” da antolatzailea, baina ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena izango litzateke urtean zehar egingo diren irteera guztietan.Hamarretakoa ekartzea, komenigarria deritzogu.

Kategoria: Mendia, Sailkatu gabea Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude