Euskararen eguna

euskararen egunaDatorren astelehena, abenduak 4, euskararen eguna ospatuko da Xabier Munibe ikastolan. Goizeko 11:30tan Floreaga, Xabier Munibe  Ikastolako LH, Azkoitia BHI eta Urolako ikasle eta irakasleek, zikloka banatuz eta bakoitzak bere ibilbidea jarraituz, plazara abiatuko dira. Denak plazan bat egiñik, euskararen inguruko gutunak irakurriko dira eta Huntzaren Kalabazak abestia abestuko da.                                                                                                                                                Arratsaldean, Xabierko Frantzisko eguna ospatuz, HH eta LH 1-2 mailako umeek  Ekain Txou-ren emanaldia izango dute eta beste guztiak, Baztartxo antzokira joango dira, “Irabazle eta galtzaile” euskarazko filma ikustera. Eta guztiari amaiera emateko, guraso elkarteak prestatuta, txokolate jana egingo da ikastola bertan.

Kategoria: Orokorra Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude