Hilabetekako artxiboa: maiatza 2018

XXVII. Antzerki Topaketak egin dituzte, Baztartxon

Gaur, ostirala, Xabier Munibe Ikastolako XXVII. Antzerki Topaketak egin dituzte, Baztartxo antzokian. Goizean eta arratsaldean zehar Xabier Munibe ikastolako eta Azkoitia BHIko antzerki taldekoek urte osoan egindako lanak aurkeztu dizkiete Ikastolako ikasleei, irakasleei eta bertaratu direnei. Nola goizean hala arratsaldean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Erantzun

XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da

XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da. HH4ko ikasleetatik hasita DBH2 mailara arteko neska-mutilek eman ahalko dute izena lasterketan. Txikienen lasterketa 10:30ean hasiko da, eta parte hartzailerik zaharrenena, 11:55ean.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Sailkatu gabea | Erantzun

Koloretako mundu baten alde

Gaur, maiatzak 17, LGTBIaren —Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobia— aurkako nazioarteko da. Xabier Munibe Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek bazterkeriarik gabeko mundua aldarrikatu dute Ikastolako atarian kartel koloretsuekin eta musikaz lagunduta.

Kategoriak Elkarbizitza, Orokorra | Erantzun

LH6ko ikasleak azpitxapeldun Txerloiko futbol finalean

LH6 mailako ikasleek euripean jokatu dute futbol finala arratsaldean. Xabier Munibe A taldeak joko dotorea eginagatik, ezin izan dio Karmelo Etxegarai A taldeari irabazi.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol | Erantzun

Futbol finalak eta jolasak, asteburuan

Datorren zapatuan, maiatzak 12, futbol finalak eta jolasak jokatuko dituzte LHko ikasleek. Txikienek, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleek, jolasak egingo dituzte Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. LH6 mailako ikasleek, berriz, finala jokatuko dute Txerloia futbol zelaian.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol | Erantzun

Mendi irteera eta tenisa LHko ikasleentzat

Mendi irteera eta tenisa antolatu ditu biharko Eskola Kirol kontseiluak. Mendiko irteera LH3, LH4 eta LH5eko ikasleentzat dago zuzenduta, eta tenisa LH6ko neska-mutilentzat.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Mendia | Erantzun