Mendi irteera eta tenisa LHko ikasleentzat

image_gallery_contentMendi irteera eta tenisa antolatu ditu biharko Eskola Kirol kontseiluak. Mendiko irteera LH3, LH4 eta LH5eko ikasleentzat dago zuzenduta, eta tenisa LH6ko neska-mutilentzat.

Balda plazan, 09:30ean elkartuko dira mendira txangoa egingo dutenak. Ibilaldia, gutxigorabehera, bi ordu t’erdikoa izango da. Balda plazatik abiatuta, Zumeta baserritik igaroko dira, Izarraitz azpitik Aitzara jaitsi eta Balda plaza itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa eramateko gomendioa egin du kontseiluak. Irteerara gurasoak ere gonbidatuta daude.

Tenisa ere ordu berean hasiko da, 09:30ean. Txerloiko tenis pistetan egingo dute saioa LH6ko ikasleek. Kontseiluak gogorarazi du, Eskola Kirolean izena emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Mendia. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude