Hilabetekako artxiboa: ekaina 2018

Xabier Munibe Ikastolako HH eta LH mailako ikasleen jaialdia, bideoan

Joan den ekainaren 21ean eta 22an izan zen Xabier Munibe Ikastolako HH eta LH mailako ikasleen jaialdia. HH mailan lau mailatako ikasleek hartu zuten parte eta LH mailan, berriz, sei taldek. Hona hemen jaialdiaren laburpena eta jaialdi osoa bi bideotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Xabier Munibe Ikastolako ikasleek erritmo biziz amaitu dute ikasturtea

Xabier Munibe LHko ikasleen txanda izan da gaur. Ikasturteari amaiera emateko, sei mailatako ikasleek dantza koloretsuak egin dituzte, gaur egungo musika bizienekin. Bertsoak eta omenaldia ere izan dira. Hainbat urtetan ikastolan irakasle aritu izana eskertu diete, Maite Ayerdiri eta Miren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Ikastolako txikienek giro onean agurtu dute ikasturtea

Xabier Munibe ikastolako HH mailako dozenaka ikaslek ikasturteari amaiera aparta eman diote gaurko ikuskizunarekin. Dozenaka ikaslek hilabeteetan eskolan ikasitako koreografiak dantzatu dituzte ehunka gurasoren aurrean, Gurea pilotalekuan.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Ikasleen jaialdiak izango dira ostegunean eta ostiralean, Gurean

Xabier Munibe Ikastolako HHko eta LHko ikasleen jaialdiak izango dira ostegunean eta ostiralean, Gurea pilotalekuan. HHko ikasleen jaialdia ostegunean 18:30ean hasiko da, eta LHko ikasleena ostiralean 19:30ean.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Festa giro ederrean hasi dute Xabier Munibe Ikastolako Eguna

Xabier Munibe Ikastolako Eguna ospatzen ari dira gaur, zapatua, ikastolako hainbat ikasle, irakasle eta guraso. Goizeko 09:30etatik ikastolako txikienak atarian elkartu dira beren gelakideekin batera saskibaloian, futbolean, pilotan, atletismoan eta beste hamaika kiroletan lehiatzeko. Ondoren, ikastolako aretoan urteroko bazkaria egingo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Ikastolako jaia ekainaren 16an

Kategoriak Orokorra | Erantzun