Ikastolako txikienen maitasuna jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik

DSC_0247HHko eta LH1 eta LH2ko ikasleak bisitatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. 09:00ak inguruan iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi baserritik Xabier Munibe Ikastolara, eta ordu laurden geroago hasi dira agurtzen HHko geletan zain zituzten neska-mutilak. Batzuk etxetik idatzitako eskutitzekin joan dira ikastolara, besteek txupeteak ahotik kendu eta Olentzerori eta Mari Domingiri eman dizkiete eta ikatzez aurpegia margotzeko ere eskatu diete. Eguneko bi protagonistek gustura entzun dituzte neska-mutilen gabonetako abestiak, eta amaieran areto nagusian elkartu dira. Ikasleek eta irakasleek bertsoekin, Gabon abestiekin eta «ekarriko, ekarriko» oihuekin agurtu dituzte datorren urtera arte Olentzero eta Mari Domingi.

Ikusi argazki guztiak, hemen.

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude