Mendi ibilaldi ederra egin dute gaztetxoek, eguraldia lagun

PHOTO-2019-02-25-13-27-47

Joan den igandean, otsailak 24, mendi ibilaldia egin zuten Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko hainbat gaztetxok eta haien gurasoek.

Bestalde, martxoaren 10ean, urtero bezala ibilaldi neurtua egingo da Zumaian. Bertan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute otsailaren 28rako, osteguna, Xabier Munibe ikastolan.

Irteera liburutegi aurretik izango da, 08:30ean, eta autobusa 2 euro kostako da pertsonako.

Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da, gutxienez hiru eta gehienez bost umez eta arduradun batez osaturik egongo dira. Ikasleren bat talderik gabe egonez gero, ez legoke arazorik, egunean bertan antolatuko dira azken taldeak.

Guraso elkartea garraioaren eta patruilen antolatzailea izan arren, ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena edo tutoreena izango da.

PHOTO-2019-02-25-13-28-26 PHOTO-2019-02-25-13-28-03 PHOTO-2019-02-25-13-28-26 2 PHOTO-2019-02-25-13-28-02 4 PHOTO-2019-02-25-13-28-02 PHOTO-2019-02-25-13-28-02 3 PHOTO-2019-02-25-13-28-02 2 PHOTO-2019-02-25-13-28-01 2 PHOTO-2019-02-25-13-28-01 3

Kategoria: Eskolaz kanpokoak, Mendia. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude