Hilabetekako artxiboa: maiatza 2019

XXXVII. Ikaskirol Krossa, ekainaren 9an

Duela urte batzuk geroztik, Ikaskirol taldeak antolatzen du eskolarteko krosa. Aurten 37. edizioa ospatuko dute hurrengo igandean, ekainak 9. «Jarduera inklusiboa» izango dela aurreratu dute, eta «aniztasun funtzionala duten umeak ongietorriak» izango direla azpimarratu dute antolatzaileek.

Kategoriak Ikaskirol | Erantzun

XXVIII. Antzerki Topaketak

Azkoitiko ikastola Xabier Munibe HLHIko Udaberri Guraso Elkarteak antolatutako 28. Antzerki Topaketak egingo dituzte Baztartxo Antzokian, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Futbola zapatuko azken ekintzan

Datorren zapatuan, maiatzak 11, LHko ikasleek futbola izango dute; LH3 eta LH4 mailetako ikasleek areto futbola izango dute, eta LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Futbol 8a. Zapatuetako azken ekintza izango da datorren zapatukoa. Hona hemen ordutegiak:

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Mendi irteera maiatzeko lehen asteburuan

Datorren larunbatean, maiatzak 4, Eskola Kirol Kontseiluak mendi irteera bat antolatu du LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun