XXXVII. Ikaskirol Krossa, ekainaren 9an


Duela urte batzuk geroztik, Ikaskirol taldeak antolatzen du eskolarteko krosa. Aurten 37. edizioa ospatuko dute hurrengo igandean, ekainak 9. «Jarduera inklusiboa» izango dela aurreratu dute, eta «aniztasun funtzionala duten umeak ongietorriak» izango direla azpimarratu dute antolatzaileek.

Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek parte hartuko du ekainaren 9an egingo duten XXXVII. Ikaskirol Krosean; guztira, gutxi gorabehera, 900 ume inguruk egingo dute lasterketa Plazaberri eta Ibaiondo inguruetan. «Jarduera inklusiboa» izango dela aurreratu dute, eta «aniztasun funtzionala duten umeak ongietorriak» izango direla. HH05etik DBH2era bitarteko ikasleek parte hartuko dute aurtengo edizioan eta lasterketa guztiak mistoak egingo dituzte.

Lasterketak amaitutakoan, ohi bezala, sari banaketa egingo dute 12:30ak aldera. Sariak LH 5tik-DBH 2ra arteko ikasleentzat izango dira, lehen hiru neska-mutilentzat. Sari banaketan, ordea opariak ere zozkatuko dituzte lasterkari guztien artean —lasterketa bakoitzeko lehen hiru sailkatuak ez dira sartuko zozketan—. Horrez gain, parte hartzaile guztiek domina jasoko dutela jakinarazi dute. Lasterketa bakoitzeko ordutegiak karteletan zehaztutakoak izango dira. 10:30ean hasiko dira parte hartzaile txikienak, eta 11:55ean parte har dezaketen lasterkari zaharrenena.

Kategoria: Ikaskirol. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude