Hilabetekako artxiboa: iraila 2019

Xabier Munibe ikastolaren 50. urteurreneko abestia kaleratu dute

Urteurreneko ospakizunei doinua jartzeko asmoz, Silence Azkoitiko taldeak sortu du abestia. Musikarien arabera, abestia “dantzagarria, alaia eta gogoraerraza” da. Sarean entzun daiteke kantua.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Igeriketa eta eskubaloia

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak 2019-2020

Familia: 2019-2020 Ikasturteko eskolaz kanpokoen zerrendak publikatu ditugu. Ekintza guztiei urriaren 1 etik aurrera emango diegu hasiera. Sarrera nagusiaren eskuinetara dagoen berja gorridun atetik izango da sarrera ikasturte  osoan (HH02 ko ikasleak ateratzen diren atetik). Gurekin harremanetan jartzeko,  udaberriige@gmail.com era … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Haurren arreta eta errespetua lortzeko bideak

Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioak ikastaro bat eman zuen ostiralean, hilak 20, Udaberri Guraso Elkarteak antolatuta. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI ikastetxean eskaintzen diren eskolaz kanpoko ekintza guztietako eta zaintza zerbitzuko langileei zuzendutako ikastaroa izan zen, eta guztira, 28 parte-hartzaile … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Otarrera mendi irteera izango da larunbatean

Etzi, larunbata, mendi irteera antolatu dute Eskola Kirol kontseiluko kideek, Otarrera. LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleentzat eta haien gurasoentzat izango da txango hau, eta 09:30etan abiatuko da Xabier Munibe Ikastolatik. Hasteko, ikastolatik Aitzara joango dira, eta ondoren, Aitzatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Ikasturte berriarekin batera, motxila berriak

Xabier Munibe Ikastolak 50 urte beteko ditu hasi berri den ikasturtean, eta Udaberri Guraso Elkarteak motxila bana oparitu die ikasleei gaur, astelehena, ikasturte berria hastearekin batera. Hori dela eta, haur guztiak motxila banarekin atera dira beren geletatik.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun